XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABURDI'N

Euzkotarrak Getari'n

Españar gudalburu biozgeak sortu euskuen gudea bide dala Bidaso emendiko alderuntz egin bearra izan gendun euzkotar abertzaleak, eldu izan garan toki guztietan erakutsi dogu zer garan: kistar onak eta abertzale zintzoak garala.

Igazi dan azilla-11'garrena, Martin deunaren jaya izan zan, eta Europa'ko guda nagusiko gentza-urteburua.

Urteburua, franzetarrak, uri ta basuri guztietan ospatu eben.

Beraz, emen Laburdi'ko Getari'n be bai.

Meza abestua, itzaldi ta guzti izan zan goizeko amarretan.

Eta ondoren, guda nagusian il ziren Getari'ko gudari-mutillen gomuta arriaren aurrian otoi egitea loraburestunak opatutea.

Oroigallu aren aurrean lora-burestun ederrik asko ikusi izan gendun.

Guztietatik ederrena, baña, Getari'ko Hotel Itsasoan deritxon arroztetxean aurkitzen diran Bidaso anditiko euzko-abertzaleak opaldua izan zan.

Gurutzaduna izan zan, ba, ta lora zuri-gorri-orlegiakaz egiña. A gauzearen ederra!

Azilla-25'karrena, Arana-Goiri'tar Sabin (G.B.) gure Irakasle maitea zanaren XXXIV il-urteurrena izan zan.

Eta Getari'n aurkitzen garan euzko-abertzaleok egun a be, jaupa abestu ta guzti ospatu gendun.

Meza-bitartian, euzkerazko abesti ederrak be abestu ziran: Goizeko izarra ta abar.

A abestiaren samurra! Erri-miñak zirikatuta negarrak-negar egin genduzan.

Lotazilla-8'garrena.- Ona emen beste agun gogoangarri bat Bidaso-andiko euzko-abertzaleontzat: Sortze garbiko Ama Neskutza'ren jai aundia.

Jai au, Euzko-Gaztediak aundikiro ospatuten daben jaya da-ta, Getari'n aurkitzen garan euzko-abertzaleok be, alantxe ospatu izan dogu.

Goizeko zortziretan, Jaunartze ta guztiko jaupa izilla izan dogu.

Jaupa-bitartean, baña, Abertzale Batza'ko Emakume txalogarriak, euzkel-abestiak abestu izan dauskuez, Arrizabalaga'tar Koldobika apaiz-geyak txauneskiñuan lagunduta.

Jaunartze orokorra asi danian, Ogi zerutik etorria abestu dauskue.

Eta mezea amaitu danian, Agur Josu'ren Ama; Jaupea Areso'tar Jon gipuzkoar apaiz auzkeltzaleak egin-dau.

Getari'n aurkitzen garan euzko-abertzale guztiak jaupa onetan izan gara.

A eleizkizunaren ederra, irakurle!

GUDEA. - Oi, gudea... ! Gudea noiz amaituko ete-yaku !

Guk, euzko-abertzaleok, gudarik ez geban gura izan, ez.

Gura izan ez gebala be, baña, bakerik gura ez baben gudalburuak, gudea sortu euskuben, eta geure Aberria, geure uskurtzea, izkuntzea ta oitura bereziak aldeztuten imiñi.

Gure indarrak baño arerio-arenak aundiagoak izan ziran, baña.

Gure guda izkilluak baño areinak, ugariagoak.

Eta izpidez, zuzentasunez lortu izan ez ebena, izkilluen indarrez lortu izan eben.

Izkilluen indarrez eta atzerritarren egazkiñen erasoz Euzkadi'tik, geure sendietatik jaurti genduezan.

Beras, gaur, errikatu-antzo, etxebo su-berotik urrun aurkitzen gara.

Noiz arte, Jauna? Zeure gurea egin be-di, Jauna, donokian lez, ludian be.

(Getari'n, 1937'gko Lotazilla-8'an.)